Auzoko jaien inguruko Santueneko Argazki Lehiaketa azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 27a, 09:27

Santuenea Elkarteak antolaturiko 19. Argazki Lehiaketan parte hartzeko azken egunak dituzue honako hauek.

19. Argazki Lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak. Auzoko festak ate joka dituzten honetan, jaiak dira erretratuetarako hautatu duten gaia. “Santueneko festak” islatzen dituzten irudiak lehiaketara aurkezteko irailaren 30era arteko epea izango da. Hiru adin tarteok parte har dezakete: 4-7 urte artekoek, 8-16 urte artekoek eta 17 urtetik gorakoek. “Talde bakoitzeko irabazleak saria jasoko du”, ohartarazi du antolakuntzak.

Txapelketara argazki bakarra aurkeztu ahalko da, gutunazal itxi batean eta azalean adina zehaztuta. Gutun barruko argazkiaren atzealdean egilearen izena eta telefono zenbakia idatzi beharko da. Gutuna argazkia duela, Santuenea elkarteko postontzian sartu edo helbide honetara bidali beharko da: alaznelazkano1@gmail.com