Ekimenez gainezka dator azaroa Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 20a, 11:04

Jaiak pasatu eta ziren Santuenean, eta pixkanaka egunerokotasunean sartu dira auzotarrak. Ez dira geldirik egon, ordea, eta azarorako hainbat ekimen prestatu dituzte haur zein helduentzat.

Xake ikastaroa egingo dute azaroaren 3an arratsaldeko 18:00etan hasita. Lehen egun horretan bilera egingo dute ikastaroaren ordutegiak behar bezala zehaztu eta taldeak egiteko. Ikastaroak 10€ balioko ditu helduentzat, 7€ elkarteko kideentzat eta 4€ adingabekoentzat.

 

Azaroaren 6rako, igandez,  pottokak eta kanpo jolasak prestatu dituzte haurrentzat. Eskubaloi plazan izango da goizean zehar (11:00-13:00) eta 2€ balioko du sarrerak.

 

Kosmetika naturala egiten ikasi nahi duenarentzat tailerra ere izango da azaroaren 18an elkartean, arratsaldeko 17:30etan. 10€ balioko du sarrerak, baina elkarteko kide direnentzat 7€ baino ez.

 

Joan zen urtean arrakasta izan zuen gabonetako gozogintza tailerra birproposatu dute aurten ere. Azaroaren 18an eta 25ean izango dira, biak ostiralez. 17:30etan hasiko da tailerra elkartean egoitzan. 10€ balioko du sarrerak helduentzat, 7€ elkarteko kideentzat eta 2€ adingabekoentzat.

 

Azkenik, azaroko azken igandean, hilaren 27an, ibilaldia antolatu dute Santuenea eta inguruko bazterrak ezagutzeko. San Estebanetik gorako norantzan egingo dute ibilaldia, baina Ludotekan elkartuko dira goizeko 10:30etan bidea hortik abiatzeko. Arratsaldean, haurrentzako pelikula bat jarriko dute elkarteko egoitzan. Musutruk izango dira bi ekimenok.