Xake ikastaroa, azaroko ekintzetan lehena gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 3a, 08:00

Azaroako Santuenean antolatu dituzten ekintzen artean lehena izango da azaroaren 3ko xake ikastaroa.

Azarorako Santuenean antolatu duten ekitaldi eskaintza zabalean, lehen ekintza ostegun honetan bertan; xake ikastaroa.

SANTUENEKO EKINTZAK
Azaroak 3, osteguna
18:00 Xake ikastaroa Santuenean.
"Lehen egun horretan bilera egingo dute ikastaroaren ordutegiak behar bezala zehaztu eta taldeak egiteko. Ikastaroak 10€ balioko ditu helduentzat, 7€ elkarteko kideentzat eta 4€ adingabekoentzat".

Azaroak 6, igandea
11:00-13:00
Pottokak eta kanpo jolasak Santueneko eskubaloi plazan.

Azaroak 18, ostirala
17:30
Tailerrak auzo elkartearen egoitzan:
-Kosmetika naturala: 10 euro (7 euro elkarteko kideentzat).
-Gabonetako gozogintza: Azaroaren 18an eta 25ean. Prezioa: 10 euro (7 euro elkarteko kideentzat, 2 euro adingabeentzat).

Azaroak 27, igandea
10:30
Ibilaldia Santuenea inguruak ezagutzeko auzoko ludotekatik abiatuta, San Estebanetik gorako norantzan.
Arratsaldean, haurrentzako pelikula auzo elkartearen egoitzan.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.