Xake ikastaroa martxan jarrita, pottokak eta kanpo jolasak igandean Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 3a, 19:05

Santuenean gaur egin dute xake ikastaroari buruzko lehen bilera eta ostegunetan 17:30-19:00 bitartean urtea amaitu bitarte klaseak egitea erabaki dute. 6 klase izango dira guztira eta Santuenea Elkartean eskainiko ditu Jose Luis Guijarrok, Gipuzkoako xake txapelketan bost aldiz txapeldun izandakoak.

 

Dena ondo bidean, Santuenean gabonetan antolatzen duten azokan xake ikastaroan parte hartutakoek xake partidak jokatuko dituzte ikasitakoa praktikan jartzeko. Ikastaroak 10€ balioko du helduentzat, 7€ elkarteko kideentzat eta 4€ adingabekoentzat.

Xake ikastaroa martxan jarrita, ekimen gehiago datozen asteotan Santuenean. Igandean goiz pasa ederra haurrentzat.


SANTUENEKO EKINTZAK
Ostegunero urte amaierara arte
17:30-19:00 Xake ikastaroa Santuenean.

Azaroak 6, igandea
11:00-13:00
Pottokak eta kanpo jolasak Santueneko eskubaloi plazan.

Azaroak 18, ostirala
17:30
Tailerrak auzo elkartearen egoitzan:
-Kosmetika naturala: 10 euro (7 euro elkarteko kideentzat).
-Gabonetako gozogintza: Azaroaren 18an eta 25ean. Prezioa: 10 euro (7 euro elkarteko kideentzat, 2 euro adingabeentzat).

Azaroak 27, igandea
10:30
Ibilaldia Santuenea inguruak ezagutzeko auzoko ludotekatik abiatuta, San Estebanetik gorako norantzan.
Arratsaldean, haurrentzako pelikula auzo elkartearen egoitzan.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.