Bi tailer gaur Santuenean

Kosmetika naturala eta gabonetako gozogintza, bi gaion bueltan tailer bana antolatu du Santuenea Elkarteak gaurko.

Ekintzez bete-betea dator urte amaiera Santueneara. Auzo elkartekoen eskutik, tailerrak, azoka, ibilaldia.... Hasteko, gaur kosmetika naturala eta gabonetako gozogintza ardatz dituen tailer bana.

SANTUENEKO EKINTZAK
Azaroak 18, ostirala
17:30
Tailerrak auzo elkartearen egoitzan:
-Kosmetika naturala: 10 euro (7 euro elkarteko kideentzat).
-Gabonetako gozogintza: Azaroaren 18an eta 25ean. Prezioa: 10 euro (7 euro elkarteko kideentzat, 2 euro adingabeentzat).

Azaroak 27, igandea
10:30
Ibilaldia Santuenea inguruak ezagutzeko auzoko ludotekatik abiatuta, San Estebanetik gorako norantzan.
Arratsaldean, haurrentzako pelikula auzo elkartearen egoitzan.

Abenduak 17, larunbata
Eskubaloi kantxaren auzo galdeketa egunean:
-Gabonetako Azoka Txikia: auzoko artista eta dendarien produktuak, bigarren eskuko produktuak...
-Jolasak eta tailerrak plazan haurrentzat.
-Xake ikastaroa.
-18:30 DJMendi. Gabonetako kantak eta gabonetako zuhaitza piztea. Haurren gutunak biltzeko Olentzeroren postontzia. 

Abenduak 21, asteazkena
San Tomas eguna: oraren zozketa eta txistor jana eta DjMendi. Baserritar jantziekin joateko deialdia.

Abenduak 24, larunbata
Olentzeroren jira.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Auzo galdeketa ate joka
"Nahi al duzu auzoaren erdigunea berrantolatu, horretarako eskubaloi kantxaren neurriak
txikitu behar badira?". Hortxe abenduaren 17an Santuenean iragarri duten auzo galdeketan bizilagunek bozka bidez erantzun ahalko duten galdera. Auzoaren etorkizuna diseinatzeko Santuenea Elkarlanean bilgunetik proposatu da galdeketa, azken urtean egin duten prozesuaren baitan, eskubaloi zelaiaren etorkizunak auzotarren artean eztabaida piztu ostean. Urriaren 28ko osoko bilkuran Santuenea Elkarlanean bilgunetik proposatutako galdera, auzo galdeketa bideratzeko zehazturiko prozedura administratiboa eta galdeketan erabiliko diren boto-orri eta gainerako agiri ofizialak onartu zituen Usurbilgo Udalak. Datozen asteetan, abenduaren 17ko hitzorduari begirako hainbat deialdi izango dira.