Santueneko galdeketari lotutako erakusketa ikusgai gaurtik

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 23a, 09:45

Eskubaloi kantxaren etorkizunaz erabakitzeko abenduaren 17rako deitu duen auzo galdeketaren baitan, hitzordu horri begirako erakusketa irekiko dute gaur.

Hilabete baino gutxiago falta da Santueneak auzoko eskubaloi kantxaren etorkizunaz erabakitzeko. Bozka bidez hitza hartzeko aukera izango dute abenduaren 17rako antolatu duten galdeketan. Iaztik etorkizuneko Santuenea marrazteko bideratu duten parte hartze prozesuaren baitan desadostasuna eragin du gaiak, eta hortik dator eskubaloi kantxaren etorkizunaz auzoak erabakitzeko deitu den galdeketa.

Asteotan, hainbat ekintza iragarri dira hitzordua girotzeko. Hasteko gaur, gai honi lotutako erakusketa irekiko dute. Bihar, osteguna, hileroko udalbatzarrean galdeketa egunerako mahaikideak izendatuko dituzte. Eta larunbatean, auzotarren argazkia ateratzeko hitzordua finkatu dute.


Datozen deialdiak
Azaroaren 23tik aurrera
18:30 Erakusketaren irekiera Santuenea 11, Zahar Etxea, atzeko aretoan.

Azaroak 24, osteguna
18:00 Udalbatzarra. Galdeketa egunerako mahaikideen izendapena.

Azaroak 26, larunbata
12:30 Galdeketa egunean parte hartzea sustatzeko auzotarren argazkia Santueneko eskubaloi kantxan. 

Azaroak 29, asteartea
18:30 Solasaldia Santueneko frontoi ondoko lokala, Aldapeta 2. solairua.

Abenduak 1-15
Kanpaina.

Abenduak 13, asteartea
Aurretiaz bozkatzeko aukera, 9:00-14:00 artean udaletxeko idazkaritzan eta 16:00-20:00 artean Santuenea Kultur Elkartean.

Abenduak 17, larunbata
10:00-20:00 Auzo galdeketa:
Nahi al duzu auzoaren erdigunea berrantolatu, horretarako eskubaloi kantxaren neurriak txikitu behar badira?
Bai/Ez/Zuri

Antolatzailea: Santuenea Elkarlanean.