2022/11/27 17:00

Zinema

Film proiekzioa Santuenean: ‘Udare erraldoiaren istorio harrigarria’

Film proiekzioa Santuenean: ‘Udare erraldoiaren istorio harrigarria’
Santueneko ludoteka, Santuenea

Ordua: 17:00.
Tokia: Santueneko ludoteka.

Sinopsia: Sebastian elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta ikusgarri batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batean, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da! Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du, eta JBren mezu bat aurkituko du barruan. Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela jakinarazi, eta bila joateko eskatuko die JBk mezu horretan.

Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da! Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastian, Micho eta horien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam eta Amalie Næsby Fick zinemagileek zuzendu dute filma.


Nori zuzendua: 4 urtetik gorakoentzat.
Antolatzailea: Santuenea elkartea.