Galdeketa

Abenduaren 17ko auzo galdeketari lotutako kanpaina abian

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 1a, 13:57

Abenduaren 17ko auzo galdeketari lotutako bi asteko kanpaina ofiziala abian da gaurtik Santuenean.

"Nahi al duzu auzoaren erdigunea berrantolatu, horretarako eskubaloi kantxaren neurriak txikitu behar badira ere?". Hortxe abenduaren 17rako antolatu duten auzo galdeketan auzoko bizilagunek erabaki ahalko dutena. Kantxa dagoen bezala utzi edo neurriz txikiagotu azken urte eta erdiko parte hartze prozesuan osatu duten Auzo Planeko eskuhartzeei bide emateko, auzoa berrantolatzeko. 

Galdeketaren testuingurua edota baietz edo ezetz bozkatzeko argudioak biltzen dituen erakusketa ere ikusgai duzue Santueneko jubilatuen elkartean. Asteartean egitekoa zuten baita galdeketari begirako solasaldia, baina azken orduan atzeratu egin zuten. Data berria finkatzen dutenean ezagutaraziko dute noiz egingo den solasaldia.

Galdeketa abenduaren 17an izango da, baina aurrez, hilaren 13an aurretiaz bozkatzeko aukera egongo da. 16 urtetik gorako eta auzoan erroldatutako pertsona guztiek hartu ahalko dute hitza. Galdeketaren emaitza loteslea izango da, hau da, Santueneko bizilagunek erabakitakoa errespetatuko da. Erantzuna edozein dela ere, auzoak eskubaloi kantxa izaten segiko du. 

Datozen deialdiak
Abenduaren 15era arte
Erakusketaren Santuenea 11, Zahar Etxea, atzeko aretoan.

Abenduak 1-15
Kanpaina.

Abenduak 13, asteartea
Aurretiaz bozkatzeko aukera, 9:00-14:00 artean udaletxeko idazkaritzan eta 16:00-20:00 artean Santuenea Kultur Elkartean.

Abenduak 17, larunbata
10:00-20:00 Auzo galdeketa:
Nahi al duzu auzoaren erdigunea berrantolatu, horretarako eskubaloi kantxaren neurriak txikitu behar badira?
Bai/Ez/Zuri

Antolatzailea: Santuenea Elkarlanean.