Abenduaren 8an ibilaldia Santuenea inguruan

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 5a

Santuenea elkarteak ibilaldia antolatu du Santuenea eta inguruko bazterrak ezagutzeko xedez. San Estebanetik gorako norantzan egingo dute ibilaldia. Gaur amaituko da izena emateko epea.

Abenduak 8 osteguna

Abiapuntua: Goizeko 9:30ean, Santueneko frontoian.

Hamaiketakoa: 12:30ak aldera.

Izen-ematea: www.usurbilkultura.eus (abenduaren 5a arte).

Oharra: Ibilaldi hau azaroaren 27rako deitu zuten baina azken orduan atzeratzea erabaki zuten. Ibilaldia hortaz, abenduaren 8an egingo da.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.