Santueneako bazterrak ezagutzen

Noaua Aldizkaria 2022ko abenduaren 8a

"Gure bazterrak ezagutzen" ibilaldia osatu dute gaur goizean Santuenean. Eguraldi txarra tarteko, bidea berrantolatu dute eta Andatza magalean ibili dira haur eta helduak. Txikientzat bidean entretenitzeko jokoak prest zituzten: animaliak ezagutzeko jokoa, hostoak ezagutzekoa, bertsoak...  Amaieran, hamaiketako eder batekin borobildu dute eguna.