Gabonetako azoka eta bazar solidarioa gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 17a, 12:45

Santuenean Gabonetako azoka dute gaur auzotarrek prestatutako produktuekin. Gozoak, musika eta eskulanik ez da falta. Arratsaldean ere, irekiko dute azoka eta gabonetako zuhaitza pizteaz ere arduratuko dira. Haurrek Olentzerori gutuna uzteko aukera izango dute.

Goizean, helduak azokaz gozatzen ari ziren bitartean, haurrek Eskubaloi plazan jolasean aritzeko aukera izan dute. Arratsaldean, Xake partidak jokatuko dituzte xake tailerrean ibili direnek. Olentzerori gutunak utzi eta zuhaitza piztuko dute 18:30etan eta DJGorkaMendi arduratuko da musika jartzeaz.