Galdeketa

%38ko parte hartzea 17:00ak arte

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 17a, 14:39

Santueneko gaurko galdeketan bozka eskubidea duten auzotarren laurdenak bozkatu du jada.

Galdeketa egun betean dira Santuenean. Auzo erdigunearen etorkizunaz erabakitzen ari dira goizean goizetik; eremu hau berrantolatu nahi ote duten, horretarako eskubaloi kantxa neurriz txikiagotu behar bada ere. Santuenean erroldatuak dauden 16 urtetik gorako 359 bizilagun daude deituak galdeketan iritzia adieraztera, eta bai, hitza hartzen hasiak dira.

Goizeko 10:00etan zabaldu dute Santuenea Elkartearen egoitza. Kontuan izan, asteartean ere aurrez bozkatzeko aukera izan zutela. Abenduaren 13ko bozkei gaur goiz partekoak erantsita, antolakuntzatik berri eman dutenez, 13:00erako %25ak parte hartu du jada. Ordurako 90 bizilagunek iritzia adierazia zuen. Ordubete beranduago, 14:00etan %28raino igo da parte hartzea. 102 lagunek bozkatu dute jada. Arratsaldeko 17:00etarako %38ak. 136 bozka bilduak zituzten.

Gogoan izan, iluntzeko 20:00ak arte zabalik izango da Santuenean zabaldu duten bozkalekua. Gabon garaiko ekitaldiez girotua egongo da.

Parte hartze datuak
13:00 %25, 90 bozka.
14:00 %28, 102 bozka.
17:00 %38, 136 bozka.