TRAFIKOA

Santueneko zubia itxi egingo dute bihar goizean

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 3a, 12:10
Argazkia: Jon Hernández.

Santueneko zubiaren ondoko zuhaitz bat moztu behar dute bihar goizean. Lan hori egiteko, kamioi bat jarri beharko dute zubiaren ertz batean. Trafikoa oztopatuko duenez, lanak iraun bitartean trafikoa moztu egingo dute autoentzat zein oinezkoentzat. Ordu t`erdiko lana izango dela aurreikusi du udaltzaingoak: goizeko 10:30etik 12:00etara.