TRAFIKOA

Santueneko zubia itxita egon da goiz partean

Noaua Aldizkaria 2023ko urt. 4a, 11:46

Gaur goizean, Santueneko zubia itxita egon da tarte batez. Zubi ondoko zuhaitz baten adarrak moztu behar zituzten. Garabi lanak egin dituen kamioia ipini ahal izateko trafikoa eten dute bi norabideetan. Oinezkoei aldiz, txandaka pasatzeko aukera eman diete.