Pottokez gozatzeko aukera Santuenean ekainaren 4an

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 23a, 14:27

Pottokekin gozatzeko aukera izango da Santuenean ekainaren 4an, igandean. Goiz osoa zehar, goizeko hamarretan ekin eta 13:30 bitarte eskubaloi plazan ibiliko dira haurrak pottoken gainean. 2,5€ ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Sagardoa eta pintxoak ere salgai egongo dira.

Iaz ere ekimen hau antolatu zuten Santuenea Kultur Elkartekoek eta haren arrakasta ikusita errepikatzea erabaki dute. Iaz ilara luzeak sortu ziren pottoken gainean jarri ahal izateko, eta hori ekidite aldera, parte hartzaileei zenbaki bana emango diete eta bozgorailuaren bidez deituko diete ibilbidearen hasierara joan daitezen. Pottoken gainean bueltatxo bat eman eta jolasak egiteko aukera ere izango da.