Ura hizpide, aurtengo Santueneako Argazki Lehiaketak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 22a, 11:33

Ura ardatz duten argazki lehiaketan parte hartzeko lehiaketa antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak. Abuztuaren 31ra arteko epea dute interesdunek irudiok bidaltzeko. Deialdia adin guztietako herrikideei zuzendua dago.

Bueltan dator Santueneako Argazki Lehiaketa. Urtero moduan, gai baten inguruko argazkiak bidaltzeko aukera eskainiko du Santuenea Kultur Elkarteak, oraingoan, ura hizpide duten irudiak jaso nahi dituzte. Lehiaketa adin tarte guztietako herrikideei zuzendua egongo da. Haur, gazteen eta helduen mailatan sariak iragarri dituzte, abuztuaren 31 baino lehen txapelketan parte hartzen dutenentzat.

Irailean jakinaraziko dituzte hain zuzen, zeintzuk diren argazki sarituak. Santueneko jaietan banatuko dituzte sariak.


Arauak
-Egileak Usurbilgo bizilaguna izan beharko du.
-Pertsona bakoitzak, gehienez, zuri-beltzeko edo koloretako argazki bat bidali dezake.
-Irudiek aurrez inon argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Argazkiak aurkezteko epea: abuztuak 31.
-Helbide honetara bidali beharko dira: santueneaguretxikiak@gmail.com
-Irudiak bidaltzerakoan datuok zehaztu: izen-abizenak, herria/auzoa, adina, e-posta helbidea, telefono zenbakia eta adin txikikoen kasuan, guraso edo tutorearen izen-abizenak eta ikasmaila.
-Nahi duenak, argazkiaren azalpena jar dezake, non eta noiz aterata dagoen. Argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatz daiteke.

Mailak eta sariak
-11 urtera arteko haurrak (LH6ra artekoak): sorpresa!
-12-17 urte arteko gaztetxoak:
1. saria: 75 euroko balea Usurbilgo dendetan erabiltzeko.
2. saria: 50 euroko balea Usurbilgo dendetan erabiltzeko.
-Helduak (18 urtetik aurrerakoak):
1. saria: 125 euroko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.
2. saria: 75 euroko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.

Oharrak:
-Sarituen izen-abizenak NOAUA!n jakinaraziko dira iraila hasieran eta Santueneko jaietan banatuko dira sariak.
-Parte-hartzearekin, egileak (adin txikikoen kasuan bere tutore legalak) aitortzen du bidalitako argazkiaren eta horren edukiaren ardura duela. Hortaz, parte-hartzaile bakoitza izango da hirugarren baten eskubideak ukatzearren gerta litezkeen erreklamazio guztien arduradun bakarra, honen barruan sartuz muga gabeko jabetza industrialeko edo intelektualeko lege-jabetza eta irudi-eskubideak.
-Antolatzaileek bere gain hartzen dute argazki batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea, giza eskubideen kontrakoak direla uste badute.
-Datu Pertsonalak Babesteko Araudia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Santuenea Kultur Elkartean jasoko direla lehiaketa hau kudeatzeko. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten argazkiak NOAUA!n hedatuak izango dira. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak argitaratuak izango dira. Zure datuak babesteko eskubideak noiznahi erabil ditzakezu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu santueneaguretxikiak@gmail.com helbide elektronikora.
-Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.