Santuenean gaurtik, Garbigune mugikorra

Noaua Aldizkaria 2023ko abu. 3a, 08:33

Abuztuaren 10era arte Santuenean izango du Udalak Garbigune mugikorra. Gero hirugarren itzuliari ekingo dio berriz, Zubietatik hasita.

Bigarren itzulia amaitzear du herri eta auzoetan barrena Usurbilgo Udala lekuz aldatzen doan Garbigune mugikorrak. Gaurtik, abuztuaren 3tik hasita Santuenean izango dute astebetez. Eta gero hirugarren birari ekingo diote, ohi bezala, Zubietatik.

Irailera arte, tokiotan izango dute:
-Abuztuak 3-10: Santuenea.
-Abuztuak 10-17: Zubieta.
-Abuztuak 17-24: Kalezar.
-Abuztuak 24-31: Kaxkoa.
-Abuztuak 31-irailak 6: Aginaga.

Gaikako bilketa hobetzeko
Gogoan izan, etxeetako hondakinen berrerabilpena eta birziklapena sustatzeko aurrez 34.500 eurotan erosia zuen (Foru Aldundiaren 16.400 euro inguruko laguntzarekin) garbigune mugikorra martxan jarri du Usurbilgo Udalak. Bereziki Garbigunera joan ezin dutenei zereginok erraztea du helburu eta San Marko Mankomunitateak hilean bitan ekartzen duen furgonetaren ordutegi murritza zabaltzea.

Garbigune mugikorra astebetez egongo da auzo bakoitzean, ostegunetik ostegunera. Egutegia usurbil.eus atarian kontsulta daiteke. “Denborarekin, baloratuko da funtzionamendua horrela mantenduko den hala egokitzapenen bat egin behar den”, azaldu du Usurbilgo Udalak.

Usurbilek egun duen %87ko gaikako bilketa hobetzen segitzen laguntzeko xedea du Garbigune mugikorrak.

Bilduko dituen hondakin motak
1. Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak).

  1. Bolumen txikiko plastiko gogorreko materialak (ontzi arinak ez direnak).
  2. Pilak.
  3. Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.).
  4. Material informatikoak.
  5. Bonbilla fluoreszenteak.
  6. Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak.
  7. Inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak.
  8. Material berrerabilgarriak (jostailuak, jolasak, gailu elektriko-elektronikoak...).
  9. Kafe kapsulak.
  10. Egur zati txikiak.


    Erabilera irizpideak
    • Hondakin mota bakoitzak bere ahoa du, sailkatuta jasotzeko.
  • Garbigune mugikorretik kanpo ezin da materialik utzi.
  • Utzi nahi den hondakinaren bolumenak ezin du dagokion ahoan ezer sartzea eragotzi: beraz, hondakina ahoa baino handiagoa bada, Atalluko garbigunera eraman behar da.
  • Garbigunera eraman beharko da utzi nahi den hondakina material desberdinen nahasketaz osatuta badago.


    Garbigunea
    Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero. Adi beraz datorren asteetako ordutegi aldaketari:
    -Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
    -Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.