Santuenea, ospakizunez jositako ikasturte hasierara begira

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 4a, 08:45

Ospakizunez betea dator ikasturte hasiera hau Santueneara. Ostiral honetan egingo diote harrera, eta astebete beranduago, festa giro betean murgilduko da auzoa.

Uda amaitzear da bai, baina festa giroa ez. Santueneak hartuko du jaien lekukoa irailaren 15etik 17ra. Aurrez, beste hitzordu bat, ostiral honetarako, irailaren 8rako; 2023-24 ikasturte berriari harrera egiteko ospakizun arratsaldea iragarri dute.


Ikasturte hasiera Santuenean
Irailak 8, ostirala
18:00 Haur jolasak eta ikasturte hasierako afari-merienda, musikarekin girotuta, Santueneako plazan eta inguruan. Euria bada, auzoko frontoian.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Jaiak
Irailak 10, igandea

Balkoiak apaintzeko lehiaketaren hasiera (zenbakiak banatuko dira)


Irailak 15, ostirala

16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada (Zaharren Egoitza).
18:15-18:30 Patata tortilla lehiaketarako tortilla entregatzea.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Patata tortilla lehiaketaren irabazlea.
Ondoren, bakoitzaren tortillekin, auzo afaria.
23:30 Kontzertuak: THE HASTELEN´S eta MUXUTRUK ERROMERIA.
Ondoren, txosnan jarraituko dugu farra.


Irailak 16, larunbata
10:00 Umeen tailerrak.
12:00 QUE TOKE EL DE ALAU txaranga.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Antzerkia: Pirata Garrapata.
17:30 Txokolatada (Tragoxka).
18:30 Buruhandiak eta KE TOKE EL DE AL LAU txaranga.
19:00 Sardin jana.
21:00 ANKOKER trikipoteoa.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, DJ MAIK eta DJ FI/DJ GURRU/DJ AZIDO DOMINGO.


Irailak 17, igandea

9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Apar festa.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Menua: entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak eta Karro-kalejira.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako eta argazki lehiaketako saridunak.
19:45 HISPANOAMERICA MARIATXIAK.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.