Santueneako argazki txapelketan lehiatuko diren irudiak

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 5a, 11:20
Irudiak: Santuenea elkartea.

Abuztuaren 31ra arte Santueneako argazki lehiaketara aurkeztu diren irudien bilduma ezagutarazi dute antolatzaileek.

Erabakitzeke dago oraindik nortzuk irabazi duten txapelketa, baina albiste honetan txertatuak dituzue Santueneko Argazki Lehiaketara aurkeztu diren irudien bilduma. Gogoan izan, abuztuaren 31ra arteko epea zuten interesdunek ekimen honetan parte hartzeko. Ordura arte, guztira 23 argazki aurkeztu dituzte txapelketako hiru mailetan. 11 urtera arteko haurrenean, zazpi argazki aurkeztu dituzte, 12-17 urte arteko gaztetxoenean lan bakarra eta hortik gorako helduen kategorian, 15 irudi. Segidan dituzue guztiak. Santuenea elkartetik helarazi dizkigute. 

Sariketa jaietan
Aipatu moduan, hauexek dira Santueneako argazki txapelketako lanak. Ura zen aurtengo txapelketako hizpidea. Horri lotutako argazkiak atera behar zituzten lehiakideek. Bistan denez, natura da parte hartzaileek irudi guztietan islatu dutena. Egunotan epaimahaiak erabaki beharko du zeintzuk izango diren irudi sarituak. Haien ebazpena auzoko festetan jakinaraziko dute, jaien azken txanpan; irailaren 17an, arratsaldeko 19:30etan. Une horretan banatuko dituzte txapelketa honetako sariak eta festetarako iragarri duten apaindutako balkoien lehiaketakoak.

Hemen, banatuko dituzten sarien berri:
-11 urtera arteko haurrak (LH6ra artekoak): sorpresa!
-12-17 urte arteko gaztetxoak:
1. saria: 75 euroko balea Usurbilgo dendetan erabiltzeko.
2. saria: 50 euroko balea Usurbilgo dendetan erabiltzeko.
-Helduak (18 urtetik aurrerakoak):
1. saria: 125 euroko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.
2. saria: 75 euroko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.


HAURRAK

 
 
 
 
 
 



GAZTETXOAK



HELDUAK