Santueneako jaiak

Santuenea, jaien atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 8a, 11:31

Ikasturte berriari harrera eginda, auzoko jaien atarian da Santuenea.

Ikasturte berriari ongi etorria emateko Santuenea elkarteak antolaturiko gaurko arratsalde pasaren ostean, orain bai, auzoko jaiei begira da Santuenea. Izan ere, irailaren 15etik 17ra izango dira jaiak bertan. Segidan duzue egitarau osoa.

Adi, antolakuntzatik plazaraturiko bi oharrei. Batetik, iaz bezala, aurtengoan ere balkoiak apaintzeko lehiaketa deitu dute. Txapelketa igande honetan, irailaren 10ean abiatzekoa dute zenbakien banaketarekin. Bestetik, festen azken egunean auzo bazkaria antolatu dute. Otordurako txartelak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen eskuragarri izango dira.


Jaiak
Irailak 10, igandea

Balkoiak apaintzeko lehiaketaren hasiera (zenbakiak banatuko dira)


Irailak 15, ostirala

16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada (Zaharren Egoitza).
18:15-18:30 Patata tortilla lehiaketarako tortilla entregatzea.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Patata tortilla lehiaketaren irabazlea.
Ondoren, bakoitzaren tortillekin, auzo afaria.
23:30 Kontzertuak: THE HASTELEN´S eta MUXUTRUK ERROMERIA.
Ondoren, txosnan jarraituko dugu farra.


Irailak 16, larunbata
10:00 Umeen tailerrak.
12:00 QUE TOKE EL DE ALAU txaranga.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Antzerkia: Pirata Garrapata.
17:30 Txokolatada (Tragoxka).
18:30 Buruhandiak eta KE TOKE EL DE AL LAU txaranga.
19:00 Sardin jana.
21:00 ANKOKER trikipoteoa.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, DJ MAIK eta DJ FI/DJ GURRU/DJ AZIDO DOMINGO.


Irailak 17, igandea

9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Apar festa.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Menua: entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak eta Karro-kalejira.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako eta argazki lehiaketako saridunak.
19:45 HISPANOAMERICA MARIATXIAK.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.