Jolasean iraileko "aldapa" leuntzen

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 8a, 19:08

Jolasean ekin diote ikasturte berriari Santuenean.

Auzo elkartearen eskutik, modu ezin egokiagoan, jolasean ekin diote eta baita harrera egin ere, abiatu berri den 2023-24 ikasturteari. Uretan freskatu, uztaiarekin dantza egin, edota mugimenduzko bestelako jolasetan parte hartzeko aukera izan dute ostiral arratsalde honetan Santuenea Elkartearen eskutik, auzoko frontoian eta ondoko plazan. Iraileko "aldapa" leuntzen laguntzeko ekimen ezin aproposagoa zalantza izpirik gabe.

Gaztelekua
Haur eta gazteentzako aisialdi eskaintzaz ari garela, 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko egitasmoko egoitza, datorren astelehenetik, irailaren 11tik aurrera zabalik izango da berriz astean hirutan, ohiko ordutegian:
-Astelehenetan: 16:30-19:30.
-Ostegunetan: 16:30-19:30.
-Larunbatetan: 16:00-19:00.

Informazio gehiago Gaztelekua zabaltzen duten ordutegian (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean, edo 688 713 838 telefono zenbakian.