Santuenea, jaien atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko irailaren 12a

Irailaren 15etik 17ra Santuenean jai izango dute.

Parranda giro beteko asteburuaren atarian da Santuenea. Jai Batzordeak ospakizunez beteriko hiru egun iragarri ditu, irailaren 15etik 17ra; jolasak, txapelketak, dastatze ekitaldiak, auzotarrak batuko dituen hitzorduak, kontzertuak... Hemen duzue egitaraua. 


Santueneako jaiak
Irailak 15, ostirala

16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada (Zaharren Egoitza).
18:15-18:30 Patata tortilla lehiaketarako tortilla entregatzea.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Patata tortilla lehiaketaren irabazlea.
Ondoren, bakoitzaren tortillekin, auzo afaria.
23:30 Kontzertuak: THE HASTELEN´S eta MUXUTRUK ERROMERIA.
Ondoren, txosnan jarraituko dugu farra.


Irailak 16, larunbata
10:00 Umeen tailerrak.
12:00 QUE TOKE EL DE ALAU txaranga.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea. 20 euro bikoteko.
16:00 Mus txapelketa. 
Sariak:
-1. saria: bi txapel, bi trofeo, birentzako afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi txanpain botila.
-2. saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
-3. saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.
-4. saria: bi baserriko oilasko eta bi txanpain botila.
16:00 Antzerkia: Pirata Garrapata.
17:30 Txokolatada (Tragoxka).
18:30 Buruhandiak eta KE TOKE EL DE AL LAU txaranga.
19:00 Sardin jana.
21:00 ANKOKER trikipoteoa.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, DJ MAIK eta DJ FI/DJ GURRU/DJ AZIDO DOMINGO.


Irailak 17, igandea

9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Apar festa.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Menua: entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak eta Karro-kalejira.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako eta argazki lehiaketako saridunak.
19:45 HISPANOAMERICA MARIATXIAK.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.