Santueneko jaiak

Santueneko Argazki Lehiaketak sarituak baditu

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 13a, 11:39

Argazkiak: Santunea Elkartea.

Hiru argazki saritu ditu epaimahaiak. Sari banaketa, asteburuko Santueneko jaien azken txanpan izango da.

Santueneko 2023ko Argazki Lehiaketako sarituak nortzuk diren erabaki dute jada. Guztira, gogoan izan, 23 izan ziren txapelketara aurkeztu zituzten irudiak. Hiru ziren sariketa honetako kategoriak; haurrak, gaztetxoak eta helduak. Aipatu moduan, ordea, hiru argazki sarituko dituzte. Bi helduen mailan, hirugarrena gaztetxoenean. Haurren artean partehartzaile guztientzat "sorpresatxo bat" iragarri du antolakuntzak.

Santuenea Elkartetik jakinarazi dutenez, epaile lanetan Amaia Echedona Zubeldia aritu da, ikus-entzunezko lanetan eskarmentuduna. Honatx argazki eta egile sarituak. Albiste honetan beherago, lehiatu diren 23 argazkiak.

Sari banaketa, igande honetan bertan izango da, irailaren 17an, Santueneko festen amaieran, 19:30etan. Zorionak!

Santueneko Argazki Lehiaketa: sarituak
Helduak (18 urtetik gorakoak):
Aurkezturiko argazki kopurua: 15.
1. saria: Koro Arroyo Iruretagoiena. 125 €ko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.
2. saria: Gorka Mendinueta Avila. 75 €ko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.

Gaztetxoak (12-17 urte artekoak):
Aurkezturiko argazki kopurua: 1.
1. saria: Ane Ugarte Machinandiarena. 75 €ko balea Usurbilgo dendetan erabiltzeko.

Haurrak (11 urtera arte):
Aurkezturiko argazki kopurua: 7.
Partehartzaile guztientzat egongo da sorpresatxo bat.



Santueneko Argazki Lehiaketa
HAURRAK

 
 
 
 
 
 



GAZTETXOAK



HELDUAK