Santueneko jaiak

Festen zurrunbilo betean gaurtik Santuenea

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 15a, 13:11

Asteburupasa ederra iragarri dute Santueneko jaietako antolatzaileek.

Oria ertzera helduko da festa giroa gaurkoan; Santuenea jaietan murgilduko da bete-betean, ostiral honetan hasi eta igandera arte. Gaupasa ederra egiteko musika emanaldiak izango dituzte bidelagun gautxoriek. Egunean zehar, auzotarrentzat nahiz bisitarientzat izango da jan-edana, jolasak, txapelketak, kalejirak... Eta askoz gehiago. Hemen duzue egitarau osoa:

Santueneako jaiak
Irailak 15, ostirala

16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada (Zaharren Egoitza).
18:15-18:30 Patata tortilla lehiaketarako tortilla entregatzea.
18:30 Karro-kalejira eta poteo mozorrotua.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Patata tortilla lehiaketaren irabazlea.
Ondoren, bakoitzaren tortillekin, auzo afaria.
23:30 Kontzertuak: THE HASTELEN´S eta MUXUTRUK ERROMERIA.
Ondoren, txosnan jarraituko dugu farra.


Irailak 16, larunbata
10:00 Umeen tailerrak.
12:00 QUE TOKE EL DE ALAU txaranga.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea. 20 euro bikoteko.
16:00 Mus txapelketa. 
Sariak:
-1. saria: bi txapel, bi trofeo, birentzako afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi txanpain botila.
-2. saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.
-3. saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.
-4. saria: bi baserriko oilasko eta bi txanpain botila.
16:00 Antzerkia: Pirata Garrapata.
17:30 Txokolatada (Tragoxka).
18:30 Buruhandiak eta KE TOKE EL DE AL LAU txaranga.
19:00 Sardin jana.
21:00 ANKOKER trikipoteoa.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, DJ MAIK eta DJ FI/DJ GURRU/DJ AZIDO DOMINGO.


Irailak 17, igandea

9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Apar festa.
11:00 Toka eta igel txapelketak.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Menua: entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan, Aitzagan eta Artzabalen.
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak eta Karro-kalejira.
19:00 Piper dastaketa.
19:30 Balkoi apaintze lehiaketako eta argazki lehiaketako saridunak.
19:45 HISPANOAMERICA MARIATXIAK.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako Jai Batzordea.