Santueneko jaiak

The Hastelen´s taldeak gautxoriak dantza giro betean murgilarazi ditu

Noaua Aldizkaria 2023ko irailaren 16a

Gau giro ederra egin du bart, festa girorako aitzakia gutxi zuena. Santueneko jaiez gozatzeko egokiera ezinhobea izan dute ostiral gau honetan auzoko festen plazan, herritarren eskutik gainera. Usurbilgo The Hastelen´s taldeko kideak izan zituzten oholtza gainean. Ezagunak ditugun gertuko nahiz nazioarteko hainbat kantu abestu zituzten, dantzan ere jarri zituzten ikus-entzuleen aurrean. Muxutruk erromeria taldeak borobildu du, goiz aldera arte luzatu den jai giroa.

Santueneko festen bigarren eta azken larunbat honetarako, irailaren 16rako, Dj gaua iragarri dute: Dj Fantasia, Dj Maik eta Dj Fi; Dj Gurru eta Dj Azido Domingo, gauerdian hasita.