Santueneko jaiak

Garrapata pirata eta mus jokalariak izan dira arratsaldeko protagonistak

Noaua Aldizkaria 2023ko irailaren 16a

Atzotik jai giroa nagusi da Santuenea auzoan. Gaurkoan, arratsalde entretenitua izan dute bertaratu diren gaztetxoek. Garrapata pirataren abenturen lekuko izan dira. Handik gutxira hasi da txokolate-jana, Tragoxka tabernaren atarian. Helduak aldiz, mus txapelketaren bueltan elkartu dira. 

Santueneko jaiak, irailak 16 larunbata

10:00 Umeen tailerrak.
12:00 QUE TOKE EL DE ALAU txaranga.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Antzerkia: Pirata Garrapata.
17:30 Txokolatada (Tragoxka).
18:30 Buruhandiak eta KE TOKE EL DE AL LAU txaranga.
19:00 Sardin jana.
21:00 ANKOKER trikipoteoa.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, DJ MAIK eta DJ FI/DJ GURRU/DJ AZIDO DOMINGO.

Erlazionatuak