Santueneko jaiak

Dastatze saio jendetsuak, bertako produktuak probatzeko irrikitan

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 17a, 20:51

Ilara luze askoa osatu da jaki ezberdinak dastatzeko Santueneko jaietan antolaturiko hitzorduetan.

Ezin esan asteburuan zehar Santueneko jaietara joan dena gosetuta etxeratu denik. Bi txokolate jan, piper eta sardin dastatzeak, hamaiketako oparoa, auzotarrak bildu dituen bazkaria... Bapo jan eta edateko aukera izan da azken hiru egunotan Santuenean. Gogotik lan egin dute auzokideek ekimenotara hurbildu diren gose eta egarria asetzeko. 

Ilara luzeak ikusi ditugu ekimen hauetan guztietan. Zapore ezinhobea zerien festei.