Santueneko jaiak

Merezitako aitortza jaso dute txapeldunek

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 17a, 21:19

Asteburuan zehar auzoko festetan jokatu diren hainbat txapelketako lehiakideak merezi bezala saritu dituzte antolatzaileek.

Jolaserako, lehiarako, eta noski, batez ere primeran pasatzeko aukera ederra izan da aspaldiko Santueneko jai jendetsuenetan. Hainbat txapelketa antolatu dituzte egunotan auzoan. Merezitako sariak eta aitortza jaso dute parte hartzaileek eta irabazleek.



Argazki lehiaketa
Ura izan du hizpide Santuenea Kultur Elkarteak aurtengorako antolatu duen argazki lehiaketak. Gogoan izan, 23 lan aurkeztu dituzte hiru kategorietan: zazpi argazki 11 urtera arteko haurren artean, lan bakarra 12-17 urte arteko gaztetxoen artean eta 15 irudi aurkeztu dituzte 18 urtetik gorako helduen artean. Epaile lanetan Amaia Echedona Zubeldiak erabakitako txapeldunak festen aurretik jakinarazi zituen antolakuntzak. Sariak Santueneko jaien azken txanpan banatu dituzte.

Helduak (18 urtetik gorakoak):
Aurkezturiko argazki kopurua: 15.
1. saria: Koro Arroyo Iruretagoiena. 125 €ko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.

2. saria: Gorka Mendinueta Avila. 75 €ko balea Esnaola janari-dendan erabiltzeko.


Gaztetxoak (12-17 urte artekoak):
Aurkezturiko argazki kopurua: 1.
1. saria: Ane Ugarte Machinandiarena. 75 €ko balea Usurbilgo dendetan erabiltzeko.


Haurrak (11 urtera arte):
Aurkezturiko argazki kopurua: 7.
Partehartzaile guztientzat egongo da sorpresatxo bat.



Balkoi apaintze txapelketa

Santueneko jaietara gerturatu eta kasualitatez bada ere auzoko etxebizitzei erreparatu dienak jabetuko zen moduan, balkoi bat baino gehiago eder asko apaindua ikusiko zuen, eta ez halabeharrez. Iaz bezala, Jai Batzordeak balkoi apaintze txapelketa antolatu du aurten ere. Festa girorako apainketa lanetan auzokideak eta etxebizitzak ere murgilarazten dituen ekimeneko irabazlea aurtengoan, Violeta Abasolo izan da. Berarena da Santueneko jaietako balkoi apaindu ederrena. Aialde Berri sagardotegian bi lagunentzako otordua irabazi du.


Mus txapelketa
Inguruotako jaiotan arrakastatsuenetarikoa izaten den karta jokoak ia lau bat ordu behar izan zituen txapeldunak erabakitzeko larunbat arratsaldean. Lehia biziaren ostean, hemen dituzue podiuma osatu zutenak:
1-Emilio-Toni
Saria: bi txapel, bi trofeo, birentzako afaria, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi txanpain botila.

2-Koldo eta Joxe Mari Lertxundi.
Saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi txanpain botila.

3-Iñaki Aranburu eta Mikel Aranburu.
Saria: lau txuleta eta bi txanpain botila.


Urdaiazpikoaren zozketa
182 izan zen zenbaki saritua, Olaia Conderi egokitu zitzaion ondoko irudiotako batean duzuen jaki eder hau.