Gabonak 2023

Santuenea, gabonen atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 12a, 10:17

Abenduaren 16rako eta 21erako gabon giroko hitzorduak iragarri dituzte Santuenean.

Urte amaierarekin batera, gabon giroa hedatzen doa txoko guztietara eta hurbiltzen doa garai honetako ekitaldiak abiarazteko unea. Santuenean larunbat honetan bertan, abenduaren 16an murgilduko dira ofizialki gabonetan. Auzo elkartetik jakinarazi dutenez, egun pasa borobila antolatu dute bertan.

Irri artean hasiko dute eguna, barreterapia tailerrarekin. Azaroan helduentzako saioa egin ostean, oraingoan familiei zuzenduriko hitzordua iragarri dute larunbaterako. Arratsalde partean, salmenta postuak, haurrentzako tailerrak eta jan-edana izango da Santuenean, eta nola ez, iaz bezala, eguberrietako zuhaitza piztuko dute. Dj GorkaMendik girotuko du iluntze parte hau.

Hori guztia larunbatean; abenduaren 21ean, San Tomas egunez, askari ederra eskainiko dute auzo elkartekoek; txistorra jan ederra egiteko aukera izango da.


Gabonak Santuenean
Abenduak 16, larunbata
10:30-12:30 Barreterapia familian Santueneko Gure Txikiak ludotekan
Zehaztasunak: "azaroaren 25ean helduentzat izan zen. Oraingoan familian".
Izen-ematea: aurrez, santueneaguretxikiak@gmail.com helbidean.
Sarrera: 10 euro.

16:00 
Santueneako Gure Elkartea jubilatu elkartearen eta Santuenea elkartearen atarian:
-Xake partidak.
-Salmenta postula: arropa, eskulanak, janariak, kosmetika, argazkigintza...
-Haurrentzako tailerrak.
-Salda, gaztainak...
18:00 Zuhaitzaren argiztapena Dj GorkaMendik girotuta.


Abenduak 21, osteguna
18:00 San Tomas eguneko txistorra-banaketa Santuenea 12an.

Antolatzailea: Santuenea elkartea.