Inauteriak

Piñata tailerra gaur Santuenean

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 13a, 07:03

Inauteri garai hau agurtzeko azken ekimena gaur Santuenean; piñata tailerra antolatu du bertako kultur elkarteak.

Oraindik ez dira inauteriak guztiz amaitu, ez behintzat Santuenean. Izan ere, hitzordu bat antolatu du bertako auzo elkarteak astearte honetarako, otsailaren 13rako.

Egunotan urtero moduan eten egin dute inateriak tarteko, ikastetxeetako dinamika. Atzo bezala, gaur ere jai eguna dute ikasle gaztetxoenek. Astearte edo festa egun honetarako, tailerra antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak. Piñata tailerra iragarri du astearte honetarako, otsailaren 13rako, arratsaldean, 17:00-19:00 artean.

Tailerra Santueneko ludotekan egingo dute (Santuenea 16an). Hitzordurako 3 euroko sarrera ordaindu beharko da, bazkideek doan izango dute sarrera. Izena aurrez eman ahalko da santueneaguretxikiak@gmail.com helbidean.