Uholdeak

Atallu eta Santuenea batu ditu Oriak

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 27a, 17:26

Oriak alde bateko zein besteko lur-eremuak bereganatu eta urperatu ditu gaurkoan.

Gaurko uholdeekin ez zegoen argi ikusterik, egunerokoan errio ertzek mugatzen dituzten lur-eremuak. Santuenean, esaterako, bat egin dute auzoak eta parean dituen Atalluko lursailek. Santueneari dagokionez, adi ziren Aialde Berri sagardotegikoak, atarira heldutako ura erriora itzultzen. Zubian aurrera eta atzera auzokideak, herrikideak, ikusmina eragin duten uholdeak gertutik ikustera joandakoak.

Beste auzoetan entzun duguna aipatu digute. Garai batean, uholde handiagoak izaten zirela, baina gutxiagotan. Orain, aldiz, maizago gertatzen direla gaurkoak bezalakoak. Zerbait aldatzen ari dela ohartarazi dute.