Santuenean gaurtik astebetez, garbigune mugikorra

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 18a, 08:08

Txokoaldetik Santueneara lekuz aldatuko du gaur garbigune mugikorra Usurbilgo Udalak. Bertan izango dute hilaren 25era arte. Egun horretan, Kalezarrera eramango dute.

Gogoan izan, egunerokoan atez ateko bilketan jasotzen ez diren hainbat hondakin zati bertan uztea ahalbidetzen duen Usurbilgo Udalaren garbigune mugikorrak ibilbide berriari ekin zion urte hasieran. Garbigune mugikorraren ibilbidearen noranzkoa beraz, honako hauxe izango da aurrerantzean: Aginaga, Zubieta, Txokoalde, Santuenea, Kalezar eta Kaxkoa. Udalak argitaraturiko zerbitzu honen 2024ko egutegia hementxe duzue: garbigune mugikorra, 2024.




Gaikako bilketa hobetzeko
Gogoan izan, bereziki Garbigunera joan ezin dutenei zereginok erraztea du helburu eta San Marko Mankomunitateak hilean bitan ekartzen duen furgonetaren ordutegi murritza zabaltzea. Usurbilek egun duen %87ko gaikako bilketa hobetzen segitzen laguntzeko xedea du Garbigune mugikorrak.

Bilduko dituen hondakin motak
1. Margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak).

  1. Bolumen txikiko plastiko gogorreko materialak (ontzi arinak ez direnak).
  2. Pilak.
  3. Tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.).
  4. Material informatikoak.
  5. Bonbilla fluoreszenteak.
  6. Etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko/elektroniko txikiak.
  7. Inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak.
  8. Material berrerabilgarriak (jostailuak, jolasak, gailu elektriko-elektronikoak...).
  9. Kafe kapsulak.
  10. Egur zati txikiak.

    Erabilera irizpideak
    • Hondakin mota bakoitzak bere ahoa du, sailkatuta jasotzeko.
  • Garbigune mugikorretik kanpo ezin da materialik utzi.
  • Utzi nahi den hondakinaren bolumenak ezin du dagokion ahoan ezer sartzea eragotzi: beraz, hondakina ahoa baino handiagoa bada, Atalluko garbigunera eraman behar da.
  • Garbigunera eraman beharko da utzi nahi den hondakina material desberdinen nahasketaz osatuta badago.


    Garbigunea
    Honatx Atalluko Garbiguneko ordutegiari:
    -Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
    -Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.

    Errefusaren bilketa egunak
    -Apirila: 14, 28.
    -Maiatza: 12, 26.
    -Ekaina: 9, 23.
    -Uztaila: 7, 21.
    -Abuztua: 4, 18.
    -Iraila: 1, 15, 29.
    -Urria: 13, 27.
    -Azaroa: 10, 24.
    -Abendua: 8, 22.