Logo lehiaketa

Santuenea Kultur Elkartea, irudi bila

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 24a, 18:33

Logo lehiaketa antolatu du auzoko kultur elkarteak irudi berria hautatzeko.

Irudi bila dabil Santuenea Kultur Elkartea eta laguntzarako deia egin du. Horretarako antolatu du hain zuzen, Logo Lehiaketa. "Animatzen al zara?", egin dute gonbita antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldutako ondoko irudiarekin.

Deialdi honetan parte hartu nahi duenarentzat, kontuan hartu Santuenea Kultur Elkartetik zabaldu duten ohar hau. Izan ere, haiekin hartuemanetan jartzea eskatu dute ekimenaren nondik norakoei buruzko azalpenak jasotzeko. "Bidal iezaguzu mezu bat eta adieraziko dizugu nola hartu parte!", iragarri dute.

Ekimenean parte hartu eta sorkuntza lan hau bideratu nahi dutenek antolatzaileek egokitutako helbide honetara mezu bat helarazi beharko dute; santueneake@gmail.com helbidera hain zuzen.