Santuenea Kultur Elkartearentzat irudia proposatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2024ko abu. 31a, 09:26

Logo lehiaketa antolatu du auzoko kultur elkarteak irudi berria hautatzeko. Proposamenak aurkezteko azken egunak dira honako hauek.

Irudi bila dabil Santuenea Kultur Elkartea eta laguntzarako deia egin du. Horretarako antolatu du hain zuzen, Logo Lehiaketa. "Animatzen al zara?", egin dute gonbita antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldutako ondoko irudiarekin.

Deialdi honetan parte hartu nahi duenarentzat, kontuan hartu Santuenea Kultur Elkartetik zabaldu duten ohar hau. Izan ere, haiekin hartuemanetan jartzea eskatu dute ekimenaren nondik norakoei buruzko azalpenak jasotzeko. "Bidal iezaguzu mezu bat eta adieraziko dizugu nola hartu parte!", iragarri dute.

Ekimenean parte hartu eta sorkuntza lan hau bideratu nahi dutenek antolatzaileek egokitutako helbide honetara mezu bat helarazi beharko dute; santueneake@gmail.com helbidera hain zuzen.

Jolasean eta dantzan harrera ikasturte berriari
Jolasean edota dantzan egingo diote harrera 2024-25 ikasturteari Santuenean. Bertako kultur elkarteak festa eguna iragarri du irailaren 8rako.

Ikasturte hasiera Santuenean
Irailak 8, igandea
12:30 Trebetasun jolasak.
14:00 Bazkaria (norberak ekarria). Postrea Santuenea KE-ren kontura. Bazkarirako izen ematea: usurbilkultura.eus
17:00 Ttipika.

Oharra: ekintzak Santueneko eskubaloi pistan egingo dituzte. Euria bada, frontoian.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.