Jaietako egitaraua prest dute Santuenean

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 3a, 11:33

Irailaren 20tik 22ra ospatuko diren Santueneko festetako egitaraua osatua du bertako jai batzordeak.

Kalezar izan zuten lehenbiziko geltokia, Usurbilek hartu zuen lekukoa gero. Udako hilabeteotan, Zubieta, Urdaiaga eta Atxegalde ere zeharkatu ditu festen denboraldiak. Garai hau azken txanpan murgiltzera doa. Izan ere, urrian ospatuko dira azken festak Aginagan. Aldez aurretik, ohi bezala, estreinatu berri dugun iraila honetan Santuenearen txanda izango da.

Aurtengoan, irailaren 20tik 22ra ospatuko dituzte auzoko festak. Bertako jai batzordeak osatua du hiru egunotarako ospakizunen egitaraua. Haurrentzako tailerrak, jan-edana nahiz dj gauek girotuko dute asteburu hori, zenbait txapelketekin eta auzotar nahiz bisitariak batuko dituzten lagunarteko otorduekin batera.

Honatx jai batzordeak jada plazaratua duen Santueneko festen egitaraua osorik:

Santueneko jaiak
Irailak 20, ostirala
16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
18:30 Burrunbazale txaranga, poteoa eta buruhandiak.
21:00 Auzotarren afaria. Ekarri afaria eta sagardoa gure kontu.
23:00 DJ LILA.
Ondoren, txoznan jarraituko dugu festa goizaldera arte.

Irailak 21, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada Tragoxkan.
18:00 Burrunbazale txaranga eta buruhandiak.
19:00 Sardin jana.
21:00 DJ LILA.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, HAZAS ft JAGOBA, CHUCHAMBA.

Irailak 22, igandea
9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Umeen tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txoznan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. Ondoren, bingoa.
(Entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Artzabalen.)
18:00 Buruhandiak.
18:30 Etxebarria aita-seme trikitilariak.
19:00 Piper dastaketa.
20:45 Sarien banaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.