2024-25

Santueneko ikasturte hasiera girotuari lotutako oharra

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 4a, 09:46

Irailaren 5era arteko epea finkatu du Santuenea Kultur Elkarteak igandeko ikasturte hasiera girotuko bazkarian izen-emateko.

Abiatzear den 2024-25 ikasturte berriari, gogotsu, jolasean eta dantza giroan ekin nahi diote Santuenean. Horretarako antolatu dute igandeko, irailaren 8ko egunpasa girotua bertako kultur elkarteko kideek.

Mugimendu bizian egin nahi diote harrera ikasturte berriari; jolasean eta dantzan. Hasteko, iraileko bigarren igande eguerdi horretarako trebetasun jolasetan parte hartzeko gonbita egin dute. Segidan, auzoan bertan bazkaltzekoa; postrea antolakuntzak eskainiko du, baina izena aurrez eman beharko da usurbilkultura.eus plataforman. Adi, izen-emateko epea ostegunean, irailaren 5ean amaituko da.

Eguna, dantzan amaituko dute, Ttipika dantza gidatuen talde usurbildarreko kideekin.

Ikasturte berria abiatzeko festa eguna, auzoko festen atariko hitzordua izango da. Santueneko festak aurten, irailaren 20tik 22ra ospatuko dituzte.

Ikasturte hasiera Santuenean
Irailak 8, igandea
12:30 Trebetasun jolasak.
14:00 Bazkaria (norberak ekarria). Postrea Santuenea KE-ren kontura. Bazkarirako izen ematea: usurbilkultura.eus
17:00 Ttipika.

Oharra: ekintzak Santueneko eskubaloi pistan egingo dituzte. Euria bada, frontoian.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.