Santueneko jaiak

"Auzoa egin!"

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 17a, 12:17

Ate joka diren Santueneko jaietan, zapiak eta kamisetak salgai jarriko dituela jakinarazi du bertako jai batzordeak.

Santueneko jaiekin bat egitera, festa giroan murgiltzera gonbidatu gaitu bertako auzoko jai batzordeak ate joka dugen asteburuan. Izan ere, parranda giro betean barneratuko da auzoa irailaren 20tik 22ra. Jai giroa ere soinean eramateko deialdia egin dute. Horretarako, zapiak eta kamisetak salgai izango dituzte txoznan. 

"Auzoa egin!", hala diote zapiek. Santuenea jaiotan erakusleihoa izatea nahi dute, auzo bizigarri baten ispilua eta jaiokin auzoa, auzoko bizitza berraktibatzea sustatu nahi dute.

"Kamiseta edota zapia jantzita, jendea anima dadila gurekin, festekin bat egin edo murgiltzera", deitu gaituzte.

Honatx jai batzordeak jada plazaratua duen Santueneko festen egitaraua osorik:

Santueneko jaiak
Irailak 20, ostirala
16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
18:30 Burrunbazale txaranga, poteoa eta buruhandiak.
21:00 Auzotarren afaria. Ekarri afaria eta sagardoa gure kontu.
23:00 DJ LILA.
Ondoren, txoznan jarraituko dugu festa goizaldera arte.

Irailak 21, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada Tragoxkan.
18:00 Burrunbazale txaranga eta buruhandiak.
19:00 Sardin jana.
21:00 DJ LILA.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, HAZAS ft JAGOBA, CHUCHAMBA.

Irailak 22, igandea
9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Umeen tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txoznan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. 
(Entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Artzabalen)
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:30 Etxebarria aita-seme trikitilariak.
19:00 Piper dastaketa.
20:45 Sarien banaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.