Santueneko jaiak

Marraztu eta sortutakoa erakusgai datozen festetan

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 18a, 08:35

Haurrei zuzenduriko ekitaldi eskaintza zabala iragarri dute astebururako Santuenean.

Belaunaldi guztiei zuzendutako jai giroa izango da asteburuan Santuenean. Antolatzaileek behintzat, denontzako festak antolatu nahi izan dituzte, auzokide nahiz bisitari ororentzat; tartean, gaztetxoenentzat. Izan ere, ostiraletik igandera egunean zehar, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute haurrek; ur jolasetan, txokolate janean, jolas eta tailerretan, apar festan, puzgarrietan, bazkarian, buruhandietan...

Eta sortzen. Izan ere, marrazkietan erakusketa bat antolatu nahi dute jaietan 12 urtera arteko haurrentzat. "Ekarri zure marrazkia txoznara jaietan zehar", egin dute gonbita. Parte hartzaile guztientzat oparitxo bana iragarri dute festen amaieran, hilaren 22an 20:45ean egingo den sari banaketan. "Marrazkiaren atzeko aldean izen-abizenak eta adina idatzi", ohartarazi dute antolatzaileek.

Santueneko jaiak
Irailak 20, ostirala
16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
18:30 Burrunbazale txaranga, poteoa eta buruhandiak.
21:00 Auzotarren afaria. Ekarri afaria eta sagardoa gure kontu.
23:00 DJ LILA.
Ondoren, txoznan jarraituko dugu festa goizaldera arte.

Irailak 21, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada Tragoxkan.
18:00 Burrunbazale txaranga eta buruhandiak.
19:00 Sardin jana.
21:00 DJ LILA.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, HAZAS ft JAGOBA, CHUCHAMBA.

Irailak 22, igandea
9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Umeen tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txoznan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. 
(Entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Artzabalen)
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:30 Etxebarria aita-seme trikitilariak.
19:00 Piper dastaketa.
20:45 Sarien banaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.