Santueneko jaiak 2024

Giro ederrarekin hasi dira Santueneko festak

Erredakzioa 2024ko ira. 20a, 17:30

Ur jolasekin hasi dira aurtengo festak. Eta primeran hasi ere, plisti plasta ibiltzeko giro zegoelako bazkalostean. Gaztetxoenak izan dira lehen protagonistak baina adin guztietarako ekitaldiak iragarrita daude datozen egunetarako. 

Santueneko jaiak

Irailak 20, ostirala
16:00 Ur jolasak.
17:00 Txupinazoa.
Ondoren, globo gerra.
18:00 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
18:30 Burrunbazale txaranga, poteoa eta buruhandiak.
21:00 Auzotarren afaria. Ekarri afaria eta sagardoa gure kontu.
23:00 DJ LILA.
Ondoren, txoznan jarraituko dugu festa goizaldera arte.

Irailak 21, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
14:00 Haurren bazkaria (norberak ekarria, bertan edaria eta postrea banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:00 Apar festa.
17:30 Txokolatada Tragoxkan.
18:00 Burrunbazale txaranga eta buruhandiak.
19:00 Sardin jana.
21:00 DJ LILA.
00:00 Dj Gaua: DJ FANTASIA, HAZAS ft JAGOBA, CHUCHAMBA.

Irailak 22, igandea
9:00 Esnadeia JON&JON.
11:00 Umeen tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txoznan.
12:00 Zanpantzarrak.
14:00 Auzo bazkaria. 
(Entsalada, oilasko errea, postrea eta edaria. Tiketak Zaharren Egoitzan, Tragoxkan eta Artzabalen)
Ondoren, bingoa.
18:00 Buruhandiak.
18:30 Etxebarria aita-seme trikitilariak.
19:00 Piper dastaketa.
20:45 Sarien banaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.