Haurrak Santuenea kultur elkarteak proposatutako sorkuntza nahiz itxura edertzeko tailerretan parte hartu ahal izan dute. Helduak tokan lehiatu dira gogotsu asko. Usurbilgo joaldunek giroturiko goizpasan izan da atseden hartu eta indarberritzeko aukerarik ere.
Izan ere, Santueneko jaietako bereizgarri nagusietakoa da jan-edan aldetik izaten den oparotasuna. Horren adibide izan dugu igande eguerdi honetan, frontoi parean kokaturiko txozna ondoan dastatu ahal izan den hamaiketako goxoa. Usain ezin ederragoa zerion eremu horri. Jendea ilaran batu da mokadutxoa egiteko.