Esnadeien eguna izan da Santueneko jaietako azken egun hau. Jon Alkorta eta Jon Mikel Larrañaga herrikideek goizeko lehen orduan auzoan barrena egindako kalejiraren ondotik, eguerdian sartu berritan izan da bigarren bira, oraingo hau Usurbilgo joaldunen eskutik.
Taldeak auzoan bertan biltzeko erabiltzen duen lokalean aritu dira ikusgarriak izan ohi diren prestaketa lanetan. Handik abiatu dute auzoa alderik alde zeharkatu duen bira, talde erritmo bikainean.
Ohiturazkoa bilakatu zaie hitzordu hau Usurbilgo joaldunei. Gaurkoan, ordea, kide berririk ere batu zaie kalejirara, ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan.