Gazta eta ardo botila eder askoa zuten jokoan eta gogotik saiatu dira elikagai preziatuok eskuratzeko lehian. Luze jo du Santueneko jaien baitan igande eguerdi honetan antolatu duten toka txapelketak. Hamaiketan hastekoa zen eta azkeneko partaidea hiru ordu geroago lehiatu da. Tarte horretan, ez da eten jokoa. Izan ere, parte hartzaile asko erakarri du lehiaketak. Parte hartzaile bakoitzak probaldi baten ostean, bederatzi tiraldiko bi saio egin ahal izan ditu.