Haurrek, gazteek zein helduek bazuten zeregina gaur, Santueneko jaien azken igande goiz honetan. Izan ere, helduenak tokan ari ziren artean, sortzen eta edertzen igaro dute gaztetxoenek bazkalaurreko tartea.
Auzoko kultur elkarteko gurasoek tailerretarako gunea egokitu dute frontoian. Sorkuntza eta edertasuna, biak ala biak uztartu dituzte. Hala, ileapaindegia zabaldu dute ilea edertzeko, azkazalak margotzeko gunea ere bai. Pultserak egiten ere aritu dira. Marrazketa txokoa ere izan dute. Sortzen eta edertzen, entretenituta igaro dute gaztetxoenek Santueneko jaien azken goiz hau.