Belaunaldi ezberdinetako auzokideen biltoki edo topagunea izan ohi da. Urte luzez betetzen jarraitzen duten ohitura berritu dute igande eguerdi honetan Santueneko jaietan. Auzokideen arteko bazkaria ospatu dute frontoian, aldez aurretik txartela eskuratua zutenen artean hain zuzen.
Bistan denez, kolore laranjako kamiseta zeraman batek baino gehiagok, "Santuenean santuenak" aldarri gisa daramaten horiek. Ostiralaz geroztik etenik gabe parranda giroaz gozatzen jardun dutenak, giro lasai askoan bildu dira gaurkoan, festen agurraren aurreko azken otordurako.