Oholtzatik kanpo, plazan, jendartean eta bizi asko, gainera. Santueneko jaien eremua dantzalekuan bilakatu zuten igande arratsaldean Etxebarria aita-seme trikitilari eta panderojoleek. Erromeria bizi eta parte hartzailea sustatu zuten bertaraturikoen artean. Euskal abesti ezagunen bertsioak eskaini zituzten, nahi zuenak gerri buelta mugi zezan, nahi zuenak abestu zezan.
Dantza eta kantua biak ala biak uztartu zituzten lehenbizi frontoi barruan, baina gero ateri zela txozna pareko plazan ere bai. Gogotik girotu zituzten Santueneko jaien azken orduak.