Bapo egin ez zuenak ez zen aukera faltagatik izango behintzat. Izan ere, bart amaitu diren Santueneko festek ez dute jan-edanik falta izan. Txokolate eta piper dastaketarekin batera, hamaiketakoa ere izan zuten igande goizean. Festak aurtengoz agurtu aurretik, "postre" gisara, azken jaki probatzea programatu zuten atzo arratsaldean; piper jana.
Bazen probatzeko gogoa eta irrika. Ibai Ondo elkarteko kideek prestaturiko jakiak jende ilara luze askoa asetu zuen. Ordubete behar izan zuten ilara desegin eta hitzordua amaitutzat emateko. Bistan denez, beraz, bazen jaki hau dastatzeko irrika, auzoko nahiz Santueneko jaietara bisitan joandako haur, gazte eta helduen artean.