Akabo, aurtengoz. Bart agurtu dituzte Santueneko festak zirrara eragin duen azken traka txalotuarekin. Santuenea erdiguneko plaza nagusia su artifizial ikusgarrien eremua izan zen iluntzeko 21:00etan. Jada tradizioan bihurtu den bukaera koloretsua eman zioten auzoko festei, zerua argitu zuten suziri sortarekin.
Azken trakarekin batera hasi zuen gogotik euria ere, asteburuko ekitaldi ia denetan ateri eutsi ostean. Suak eta urak bat egin zuten uneko irudi sorta duzue segidan.
Aginagakoak, azkenak
Santueneakoak igarota, aurtengo azken festak ate joka jada. Izan ere, Aginagak hartuko du Santuenearen lekukoa. Jai giroan murgilduko da urriaren 4tik 12ra.