Bertsozaleen topagunea izan da Santuenea

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 21a, 10:00

Argazkiak: Santuenea K.E.

Giro ederrean joan zen larunbat iluntzeko Ibai-Ondo elkarteko bertso-afaria.

 

Bertsozaleen topagunean bilakatu zen larunbat iluntzean Santuenea. Izan ere bertso-afaria antolatua zuen bertako auzo elkarteak Ibai-Ondon. Ohi bezala, auzolanean bideraturiko hitzorduak hiru gonbidatu ezagun izan zituen: Maialen Lujanbio eta bi herrikide bertsolari, Uxue Fernandez eta Unai Muñoa. Hirugarren herrikide bat, Onintza Gartzia aritu zen gai-emaile lanetan. Haiek girotu eta gidatu zuten 40 lagun inguru erakarri zituen afalordua. Gai serioagoei nahiz umoretik heldu zieten elkarteko kideek prestatu eta dastaturiko otorduan.

Albiste honi atxikiak dituzue antolatzaileek helarazitako argazkiak. Santuenea Kultur Elkarteak eta Ibai-Ondok antolatu zuten ekimena, Usurbilgo Udalak emandako diru-laguntzari esker.