Valentziako hondamendian kaltetutakoentzako laguntza bilketa Santuenean

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 4a, 08:45

Valentziako hondamendian kaltetu direnentzako laguntza biltzen ari dira egunotan Santuenean.

Hondamendi ikaragarria bizitzen ari dira Valentzian, iragan astetik; ehunka hildako, zenbaezinak diren desagertu eta kalte materialak... Elkartasun deialdiak ugaritzen doaz han eta hemen, baita Euskal Herrian ere. Usurbilen bertan, lehenengo elkartasun deialdiaren berri jaso dugu, Santueneatik hain zuzen. Bertako kultur elkarteak Valentziako hondamendian kaltetutakoentzako laguntza biltzen ari dira egunotan.

Igande honetan bertan, azaroaren 3an hasi dute elkartasun ekimen honi segida emango diote, aste hasiera honetan, gutxienez, azaroaren 4an eta 5ean, goizez 12:00-13:30 artean eta arratsaldez 17:30-19:00 artean, Santueneko frontoi ondoko lokalean. Beharrezkoa balitz, bilketa ordutegia zabaldu asmo dute nahiz egun gehiagotan ere luza dezakete ekimen hau.

Bilketarako gaiak
Galkorrak ez diren elikagaiak eta oinarrizko produktuak biltzen ari dira: ura, esnea, haurrentzako esnea eta elikagaiak, garbitasun produktuak (komuneko papera, konpresak, bainurako gela, xanpua...), fardelak eta toallatxoak, kontserbak (barazkiak, lekak, arraina, haragia, kontserban prestaturiko jakiak), animalientzako elikagaiak, arropa, mantak, oinetakoak...

Santuenea Kultur Elkartea ari da bideratzen laguntza hau guztia, Gipuzkoan egiten ari diren bilketarako bitartekari lana egitea dute helburu, herritarrei deialdi honetan parte hartzeko erraztasunak eskaintzea. Santuenea Kultur Elkarteak egunotan jasotakoa Donostiako Reale Arenako bilgunean kokaturiko bilketa gunera eramango dute.