Azken urteetan, gabonak iritsi baino lehen Santuenea Elkarteko lagunek gozogintza tailerra eskaintzen zuten gabonetako postreak prestatzen ikasteko. Oraingoan, berriz, sarrerakoak eta aperitiboak prestatzea erabaki dute. Mila aukera egonda, platera errazak, baina oso onak prestatzen ikasi dute bertaratutako dozena bat lagunek.